domingo, 18 de diciembre de 2016

Joku Paralinpikoak

Ludwig Guttman sortu zituen joku paralinpikoak 1960. urtean.  Joku paralinpikoetan edozein ezgaitasun dituzten pertsonek hartzen dute parte eta atleta paralinpikoek Joku Olinpiko tradizionaletan parte hartzeko minima lortzen badute, Joku Olinpiko tradizionaletan parte hartu dezakete.

Historia

Joku paralinpikoak 1948. urtean hasi ziren ekitaldi txiki bat bezala Bigarren Mundu Gudako beteranoekin eta XX. mendeko amaieran kiroletako ekitaldi garrantzitsu bat bihurtu zen.

Joku paralinpikoak sortu baino lehen, ez gaitasunak zituzten kirolariek joku olinpikoetan parte hartzen zuten. Lehenengoa George Eyser (gimnasta) izan zen 1904.urtean hankan protesis bat edukita.

Lehenengo Joku Paralinpiko ofizialak Erroman izan ziren 1960.urtean non 400 atleta (23 herrialde desberdinekoak) parte hartu zuten.

Joku Olinpikoekin lotura

2001.urtean COI (komite olinpiko internazionala) eta CPI (komite paralinpiko internazionala) akordio bat sinatu zuten non esaten zen Joku Olinpikoak prestatzen zituzten herrialdeek Joku Paralinpikoak prestatu behar zituztela ere.

Kirolak

Gaur egun Joku hauetan 23 kirol ezberdin lantzen dira, kirol bakoitzaren barruan hainbat espezialitate desberdinekin (Adibidez: Atletismoan- 100 metroak, jauziak...).

Sailkaketak

10 kategoria ezberdinetan sailkatzen dira 3 talde nagusietan:

Ezgaitasun fisikoa:

  • Giarren potentzien ezberdintasuna: normalean izaten da giarrak potentzia txikiagoa dutelako.           Gehienetan medula espinal, espina bifial eta polioagatik izaten ohi da.
  • Mugimendu arazo pasiboak: kategoria honetan ez da artrosia kontuan hartzen.
  • Gorputzeko atal bat ez edukitzea: defizientzia totala edo partziala gorputzeko atal batena.
  • Altura txikiko pertsonek: altura txikituta dagoenan bezoengatik, hankengatik edota enborragatik. Hau gerta daiteke hezur, giharren edo kartilagoen faltagatik.
  • Hipertonia: gertatzen da giharrak tentsi handia dutenean eta ezin direnean guztiz luzatu (adibidez burmuineko paralisian).
  • Ataxia: giharren kordinazio faltari deritzo (burmuineko paralisiarekin agertzen da).
  • Atetosis: ekilibrio gutxiko pertsonak, ohartu gabe mugimenduak egiten dituzten pertsonak eta ezin direnak postura batean gelditu.


Ezgaitasun bisuala dituzten pertsonak.

Ezgaitasun intelektuala dituzten pertsonak.







                        Joku paralinpikoen logoa

jueves, 1 de diciembre de 2016

Lehen elkarrizketa ezgaitasun intelektualak dituzten pertsonei

Pasadan astelehenean Otxarkoagako zentro formatibora joan ginen bertan dauden ikasle batzuei elkarriztatzeko. Bertan lau ikasleekin topatu ginen, ezgaitasun intelektuala dute eta Javi Conderen atletismo taldean daude. Elkarrizketaren hasieran bakoitzari atletismoko galdera batzuk egin genizkien.

Elkarrizketaren helburuak batez ere ziren:

  • Beraiei buruz gehiago jakitea.
  • Berain burua nola ikusten duten atletismoan aztertzea.
  • Atletismo eta teknologiari buruzko iritzia jakitea.
  • Zer zailtasun ikusten duten atletismoan.
Lehenengo elkarrizketatua adimen-atzeratasuna  du, elkarrizketatu hau A deituko diogu. Ak 5 urte daramatza Javi Conderen atletismo taldean. Berak 100 metrotako lasterketetan, krossetan eta millatan parte hartzen du. 5 urte daramatzan arren atletismo uztean pentsatzen dago saskibaloia gogoko duelako. Lasterketetan ikusten duen eragozpen bakarra nekatzen dela da. Izan zuen lesio bakarra izan zen arnasketa arazo bat eta horren ondorioz 3-4  hilabete egon zen entrenatu gabe. 



 Bigarren elkarrizketatua ere adimen-atzeratasuna du, honi I deituko diogu. ik 3 urte daramatza atletismoa egiten eta 1.500, 800 eta 400 distantziako frogetan parte hartzen du. Oraindik ez du atletismoa uzteari pentsatu gustura dagoelako. Ik Espainako garailea izan zen Santanderren ospatutako nazio-mailako txapelketan. Izan duen lesio bakarra izan da oinan izandakoa, meeting batean egin zuena.

Hirugarren elkarrizketatua esklerosis tuberosa dauka (gaur egun %41eko ezgaitasuna du). Hirugarren elkarrizketatu honi F deituko diogu. Aurten hasi da atletismoan. Distantzia luzeetako atleta da. Denbora gutxi daramanez ez du atletismoa uzteari pentsatu. Atletismoan hasteko idea lagun batek gomendatu zion.

Azkenengo elakrrizketatuari M deituko diogu eta Down Sindromea du. Txikitatik egiten du atletismoa eta distantzia laburrak zein luzeak egitea gustatzen zaio, luzeetan hobeto konpontzen den arren. Lesio larriena izan zen kataratetatik operatu ziotenean eta denbora luzean egon zen entrenatu gabe (ondo ikusten ez duenez betaurrekoekin lehiatzenu).

Gero, guztientzako galdera orokorrak bota genituen. Kontatu ziguten beraiek bidegorrietan eta atletismoko pistan entrenatzen dutela. Ez dute guztiek denbora berdina entrenatzen; Mk denbora denbora gutxiago entrenatzen du, Ak 50 minutu eta Fk eta Ik ordu bat. Astreo 3 egunetan entrenatzenatzen dute. Beraien entrenamenduen rutina da lehenengo korrika egitea, gero estiramenduak eta bukatzeko serieak egiten dituzte.

Ez dute usten teknologiaren bidez atletismoko pista hobetu ahal dela. kontatzen digute lasterketa batean gor bat zegoela eta irteera emateko argi bat pizten zuten. Experientzia hau kontatzerakoan pentsatu genuen ez zutela galdera oso ondo ulertu, ikuse genuelako atletismo egokituan teknologia pixka bat erabiltzen delako eta gehiago erabili beharko zelako. ere kontatzen digute beraien atletismo taldean bi itsu daudela eta irakasle batekin lotuta entrenatzen dutela beste toki batzuetatik.

Ikusitako beste arazo bat izan da ez dakitela ondo noiz joan behar diren arinago eta noiz motelago orduan pentsatzen dugu arazo honetan laguntzeko ere gauzen bat egin genezakela.

Azkenean atletismoko beste proba batzuei buruz hitz egin genuen (jaurtiketako eta saltozko probei buruz). Kontatu ziguten beraien taldean ez zela saltoak egiten eta jaurtiketan bakarrik pertsona bat aritzen zela.

Elkarrizketa honetatik atera dugun ideiak dira:

  • Ez dira ohartzen beraiek duten ezgaitasunaz (intelektuakak direlako eta ez dira fisikoan ikusten M rena izan ezik).
  • Beraien guraso zein entrenatzaileekin elkarrizketa bat izatea hoberena izango zela uste dugu.
  • Erritmo aldaketak noiz egin behar duten jakiteko zerbait egin dezakegula uste dugu (batez ere autismoko kasuetan).

IMG_3118.JPG bistaratzen