miércoles, 3 de mayo de 2017

Proiektuaren dibulgazioa

Gure proiektua bi toki ezberdinetan dibulgatuko dugu: ikastolan eta zientzia azokan.

Hurrengo astean, gure ikastolan (Lauro Ikastolan) aurkeztuko dugu, DBH-ko ikasleen aurrean. Stan-etan kokatuko gara agoran, eta DBH-ko ikasleak, gure proiektuak atentzioa deitzen badie, hurbildu eta proiektuaren berri emango diegu.

Egun batzuk geroago, Bilbon, Zientzia Azokan aurkeztuko dugu. Zientzia Azoka urtero egiten da eta edozein motatako jendea hurbiltzen da ikasleen proiektuez ikastera.

Maketa

Gure arduinoko sistema inplementatzeko, maketa bat sortu dugu. Maketa hau, luzeera jauziko kale batean eta pistako korrika egiteko 3 kaleetan datza.

Programazioa bukatzerakoan, egoera erreal batera eramango dugu gure proiektua maketa honen bidez. Ginera, hau egierakoan, ziurenik beste zenbait arazo identifikatuko dugula eta horrela gure proiektua behin betiko hobetuko dugula.

Hurrengo argazkian, maketaren prozesuaren argazki bat uzten dituet.

Inplementazioa

Gure proiektua inplementatzeko, aurkibide bat egin dugu

Maketa:
Lehengo maketa bat sortu dugu, gero horren gainean guztia inplementatzeko.
(Hau, beste sarrera batean sakonago azalduko dugu)

Sistema maketan inplementatu:
Programatzen bukatu dugunean, egin dugun maketan inplementatuko dugu eta arazo berriak identifikatuko ditugu.

Kontuan hartu beharko ditugun gauzak:
Guztia maketan inplementatuta izan ostean, zenbait gauza kontuan hartu beharko ditugu, adibidez zenbat piezoelektriko ipini eta luzeera jauziaren marratik zenbat distantziara jarri. Azkenengo hau jakiteko, esperimentu bat egin beharko dugu, distantzia estandar bat finkatzeko

Plaken arteko komunikazioa

Orain, osagai guztiak nola funtzionatzen duten dakigula, programatzen eta montatzen hasi gara. lehenengo, bluetooth-a nola programatu behar den ikasteko, master  eta slave bluetooth-a aktibatzen ikasi dugu. Behin aktibatzen ikasi dugula, bi plaken arteko komunikazioa sortu behar izan dugu, eta gero bluetooh-aren bidez led bat piztea.

Hau egin ostean, led-a piezoelektrikoaren bidez ordezkatzea besterik ez zaigu falta eta programazioan piezoelektrikoa baldintzatu.

Hurrengo argazkian, bi plaken arteko komunikazioarekin led bat nola pizten dugun ikusten da.