Hau, piezoelektrikoa, behar dugun azkenengo osagaia da. Agian garrantzitsuena da, burrunbagailuari seinalea bidaliko duena delako.
Piezoelektrikoak, oso funtzionamendu erreza dauka. Gutxi gora behera, pultsadore baten moduan funtzionatzen du, baina botoi batekin funtzionatu beharrean, piezoelektrikoan presioa eginez funtzionatzen du.
Gure proiektuan, piezoelektrikoa izango da seinalea emango duena eta bluetooh bidez (beste sarrera batean azaldu duguna) beste plakara seinalea helduko da.
Blog honetan erabiltzen diren argazkiak Googlen erabilpen aske duten irudiak edo guk ateratakoak dira.
jueves, 27 de abril de 2017
Miniplaka arduino
Miniplaka arduino, arduinoren beste osagai bat da. Hau ere gure proiektuan erabiliko dugu, eta horregatik honi buruzko informazioa bilatu dugu, zehazki nola funtzionatzen duen jakiteko.
Miniplakak ez dauka konplikazio handirik, arduino plaka batek bezala funtzionatzen bait du. Ezberdintasun bakarra, tamainua da. Miniplaka, arduino plaka normala baino askoz ere txikiagoa da. Miniplakak, normalean, espazio gutxi okupatu behar duten proiektuetarako erabiltzen da.
Gure proiektuan ere, ezin du espazio gehiegi okupatu eta orduan miniplaka erabiliko dugu. Oraingoz, arduino plaka normal batean programatzen ari gara. Programatzen amaitzen dugunean, eta inplementazio fasera heltzen garenean, miniplaka arduinora pasatuko dugu programazio guztia.

jueves, 6 de abril de 2017
Bluetooth
Oraingo honetan, bluetooth-ari buruz informazioa bilatu dugu. Bluetooth-a ere gure proiektuaren prototipoan erabiliko dugulako eta honi buruz informazioa behar dugulako, nola erabiltzen den eta ze abantail eta desabantail dituen ikasteko.
Hona hemen bluetooth-ari buruz aurkitu dugun informazioa:
Horregatik, guk beharko genukeen bluetooth mota morroia da.
Bluetooth-a, inalanbrikoki, leku batetik bestera informazioa pasatzeko erabiltzen den gailua da. Bluetooth-ak radiofrekuentzia batzuk igortzen ditu, eta horren bidez komunikatzen da. Proiektu mota hauetan, bluetooth modulo erabilenak, JY-MCU-ak dira, baina beste modulo asko ere existitzen dira.
Bestaldetik, bi bluetooth modelo existitzen dira: HC-05 eta HC-06. HC-05-ak, buru edo morroi bezala funtzionatzeko ahalmena dauka. Eta beste aldetik, HC-06-ak, morroi bezala funtionatzeko aukera du soilik.
Morroi eta buru izatearen desberdintasuna, morroiak seinalea hartu ahal duela eta buruak seinalea igorri ahal duela bakarrik.
Horregatik, guk beharko genukeen bluetooth mota morroia da.
miércoles, 5 de abril de 2017
Burrunbagailua
Esan genuen bezala, arduino eta bere osagaiei buruz, informaziodun sarrera txikiak egingo ditugu. Hastelko, burrunbagailu eta burrunbagailu motei buruz informazioa bilatu dugu:
Burrunbagailua soinua igortzeko ahalmena duen gailu bat da.
Arduinorako, bi burrunbagailu mota existitzen dira:
Burrunbagailu pasiboa eta burrunbagailu aktiboa. Hainbat desberdintasun daude hauen bien artean, funtzionamenduari begiratuz batez ere.
Burrunbagailu pasiboek elektrizitatea behar dute soinu onda bat igortzeko. Burrunbagailu hauek barne elektronikarik ez daukatenez, guk elektriztatea eman behar diogu.
Bestaldetik, burrunbagailu aktiboek osziladore bat daukate barruan, horrenbestez, burrunbagailua elikatzea besterik ez da behar.
Burrunbagailu pasiboa askoz ere konplexuagoa izan arren, abantail bat dauka, soinuaren tonua aldatu ahal da igorritako seinalea aldatuz.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)