miércoles, 5 de abril de 2017

Burrunbagailua

Esan genuen bezala, arduino eta bere osagaiei buruz, informaziodun sarrera txikiak egingo ditugu. Hastelko, burrunbagailu eta burrunbagailu motei buruz informazioa bilatu dugu:

Burrunbagailua soinua igortzeko ahalmena duen gailu bat da.
Arduinorako, bi burrunbagailu mota existitzen dira:


Burrunbagailu pasiboa eta burrunbagailu aktiboa. Hainbat desberdintasun daude hauen bien artean, funtzionamenduari begiratuz batez ere.


Burrunbagailu pasiboek elektrizitatea behar dute soinu onda bat igortzeko. Burrunbagailu hauek barne elektronikarik ez daukatenez, guk elektriztatea eman behar diogu.


Bestaldetik, burrunbagailu aktiboek osziladore bat daukate barruan, horrenbestez, burrunbagailua elikatzea besterik ez da behar.


Burrunbagailu pasiboa askoz ere konplexuagoa izan arren, abantail bat dauka, soinuaren tonua aldatu ahal da igorritako seinalea aldatuz.


arduino-buzzer-altavoz-componente

No hay comentarios:

Publicar un comentario