jueves, 24 de noviembre de 2016

Atletismo egokitua

Zer ezgaitazunekin parte hartu ahal da?

  • Itsuak
  • Gorrak
  • Paralisis zerebrala dutenek.
  • Lesionatu Meduralak.
  • Ezgaitasun fisikoak dutenek


Arau guztiak moldatuta daude eta alda daitezke atleta hauek parte hartzeko behar den neurrian.
Sei federazioo daude elbarrituen kirolarentzako:

  • IBSA istuentzako
  • INAS-FID (ezgaitasun intelektualak).
  • CP-ISRA (paralitiko zerebralak).
  • ISOD (anputatuak).
  • ISMWSF (lesionatu medularak).
  • C.I.S.S (gorrak).


Itsuentzako atletismoa:

XX.mendearen hasieratik parte hartzen dute itsuek atletismoan. Modalitate hau 70 herrialde baino gehiagotan jokatzen da baina beti Istuentzako Kirolen Federazio Internazionalaren (IBSA) araudia betetzen. Atletismoko Federazio Internazionalaren arau berdinak betetzen dira proba guztietan oztopo lasterketan, hesietan eta pertikazko jauzietan izan ezik. Hiru mailetan sailkatzen dira beraien elbarritasunaren arabera:


  • B1: guztiz itsuak direnak.
  • B2: gainerako ikuste zorrotza dutenek baina ez dira guztiz istuak.
  • B3: nahiko gainerako ikustearekin.


IBSAk bi aldaketa egin ditu arautegian itsuentzako:

Atleta gida batekin korrika egin behar du. Gida hau atleta itsua baino korrika gehiago egin behar du atleta itsuari ez oztopatzeko. Gida hau atleta istuari lasterketari buruz informazioa ematen dio.
Kale batetik joan behar diren lasterketetan istuek eta gida bakoitzek bi kale dituzte.

Ezgaitasun fisikoak dituzten atletak:

Badaude atleta hauek parte hartu dezaketen IPC-ren (International Paralympic Commite) txapelketak:


  • Joku paralinpikoak.
  • Mundu mailako IPC atletismoko txapelketak.
  • Herrialdeko IPC atletismoko txapelketak.
  • IPCek berretzitutako txapelketak - Grand Prix eta Mundu kopa.
  • IPC atletismok onartutako txapelketak- Elbarritu atletentzako txapelketa nazional eta internazionala eta IAAF eta Federazio Nazionalak egindako txapelketak.


Kontuan hartu behar da atletek parte hartzeko baldintza batzuk bete behar dituztela.

Ezgaitasun intelektualak dituzten atletak:

Kirol Federazioen bitartez ezgaitasun intelektuala duten pertsonen parte hartzea sustatzen da, hala nola: FEDDI (lehen FEDEMPS). 1993 urtetik ezgaitasun ezberdinak dituzten pertsonek beraien zailtasunei moldatzen zaien kiroletan parte hartzea bultzatzen du.

Gorrentzako atletismoa:

Atleta gor guztiek egiten dute proba guztiak batera (ez dira gortasun mailatan sailkatzen).

Material bereziak.

  • Itsuak beraien gidari lotzeko soka bat erabiltzen dute.
  • Gorrei irteera emateko banderak erabiltzen dira.
  • Anputazioak dituzten atletentzako protesi arinak erabiltzen dira txapelketetarako
    diseinatutakoak.
  • Ahulki gurpildunak erabiltzen dira lasterketetarako eta jaurtiketetarako (jaurtiketetarako ahulkiak finkoak dira, ez dira mugitzen).

No hay comentarios:

Publicar un comentario