Lauro Ikastolako 1.batxillergoko bi ikasle gara (Leire Urrutia eta Nerea Albizuri). Ikerketa klasertako lana aurkeztuko dugu, gure lana atletismoan eta elbarrituentzako atletismo moldatuan datza.
Biok “Metallio" taldea osatzen dugu.
"100 metros" eta "La teoría del todo" pelikulak ikusi ondoren, gure lana gai horretan oinarritzea erabaki dugu. Bi pelikuletan ezgaitasun desberdinak dituzten pertsonek euren buruari erronka bat jartzen diote. 100 metros pelikulan triathlon bat egitea proposatzen dio bere butuari. Bestaldetik, La teoría del todo pelikulan Stephen Hawking-sen arazoan oinarrituta dago eta nola hitz egiteko gaitasuna euki gabe, hitz egitea ahalbidetzen duen makina bat sortzen du. Gure erronka, horrelako zerbait egitea da baina kirolean aplikatuta. Gainera, proiektu honetan lan egiten dugun bi partaideak, kirola egiten duten eta ezgaitasun bat duten pertsonak ezagutzen ditugu, biok kirola egitea gustuko dugulako, hain zuzen ere atletismoa. Ikerketa lan hau egiteko biok elkartzea erabaki genuen gustu berdinak ditugulako eta gai hau asko interesatzen zaigulako. Atletismoa ikusten dugun hutsunik handiena ezgaitasunak dituzten pertsonentzako languntza da. Horregatik, teknologian oinarrituz haiei laguntza eskeini nahi diegu. Gure taldearen izenari buruz hitz egiten badugu, kirola beste hizkuntza batean jartzea pentsatu genuen. Baina hizkuntza guztietan sport denez, domina hitza beste hizkuntza batera pasatzea erabaki genuen. Hizkuntza erabakitzeko lehenengo joku olinpikoak Grezian izan zirela gogoratu genuen eta greko hizkuntzan jartzea erabaki genuen. Hortik metallio hitza. Atletismoaren ideia euki baino lehen, beste zenbait ideia euki genituen, baina garestiegia edo konplikatuegia zelako, alde batera utzi genituen. Azkenean, orain daukagun gaiarekin gelditu gara.

No hay comentarios:
Publicar un comentario