Gure lehenengo prototipoa atletismoko pista bateko kalea egokitzean oinarrituko da. Kalea hiru ataletan bananduko dugu eta alboko kaleak sentsore piezoelektrikoak izango dute zapaltzerakoan soinu ezberdinak egingo ditu eta horri esker korrikalari itsua zuzen korrika egingo du.
Nola funtzionatzen du?
Atal "1" zapaltzerakoan soinu bat egingo du eta atal "2" zapaltzerakoan soinu ezberdin bat joko du. Atal zurian ez du soinurik egingo korrikalaria zuzen dagoelako korrika egiten.
Aldagaiak:
Prototipo honetan hainbat aldagai egon daitezke, hala nola:
- Oinkadaren luzeera: proba ezberdinetan, pertsonen neurriak eta egoera fisikoak.
Behar den materiala:
- Sentsore piezoelektrikoa.
- Seinale igorlea.
- Seinale jasotzailea.
- Soinua egiten duen zerbait (kaskoak, bozgoragailuak...).
Guk erabiliko dugun materiala:
- Arduinoren sentsore piezoelektrikoak.
- Arduinoren zumbadore bat.
- Bluetooth igorle eta hartzaile bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario