Gabonak baino lehen, Urtas, kirolaria den eta laktatoari buruzko ikerketa bat egiten dagoen mutil bat elkarrizketatu genuen. Elkarrizketa honen helburua, atletismoa eta teknologiaren arteko erlazioari buruz informazioa lortzea zen.
Lehenengo Urtatsi, zenbait galdera pertsonal egin genizkion, hala nola, zenbat urte zeramatzan kirola egiten, ze taldetan egon zen, zein ziren bere ikasketak... Ikerketa batean sartuta zegoela aipatu zigun. Bere ikerketa, laktatoa modu ekonomiko eta errazago batean neurtzeko beste modu bat aurkitzean datza, izan ere, kirolarientzat oso garrantzitsua da momentu bakoitzean gorputzean zenbat laktato dagoen jakitea, beraien errendimendua eta oso nekatuta badauden jakiteko.
Guk, gure ikerketaren berri eman genion. Ez gaitasunak daukaten pertsonei, teknologiaren laguntzaz, korrika egiteko lagungarria izan ahal zaien zerbait bilatzea. Gainera, ezgaitasun psikologikoak zituzten zenbait korrikalari elkarrizketatu genituela aipatu genion. Berak teknologiarekin konponbide baten bat ikusten ahal bazuen eta bere iritzia eskatu genion. Bere ustetan, proiektua ondo bideratuta zegoela esa zigun baina errezagoa ikusten zuela gorrentzat, itsuentsat edo gorputzeko atalen bat faltatzen zaien pertsontzat konponbide bat aurkitu beharrean. Ez gaitasun psikologikoen barruan hamaika gradu eta hamaika kasu desberdin topa ditzakegulako eta oso zaila izango liratekeelako guztiontzako gauza orokor bat sortzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario