miércoles, 3 de mayo de 2017

Proiektuaren dibulgazioa

Gure proiektua bi toki ezberdinetan dibulgatuko dugu: ikastolan eta zientzia azokan.

Hurrengo astean, gure ikastolan (Lauro Ikastolan) aurkeztuko dugu, DBH-ko ikasleen aurrean. Stan-etan kokatuko gara agoran, eta DBH-ko ikasleak, gure proiektuak atentzioa deitzen badie, hurbildu eta proiektuaren berri emango diegu.

Egun batzuk geroago, Bilbon, Zientzia Azokan aurkeztuko dugu. Zientzia Azoka urtero egiten da eta edozein motatako jendea hurbiltzen da ikasleen proiektuez ikastera.

Maketa

Gure arduinoko sistema inplementatzeko, maketa bat sortu dugu. Maketa hau, luzeera jauziko kale batean eta pistako korrika egiteko 3 kaleetan datza.

Programazioa bukatzerakoan, egoera erreal batera eramango dugu gure proiektua maketa honen bidez. Ginera, hau egierakoan, ziurenik beste zenbait arazo identifikatuko dugula eta horrela gure proiektua behin betiko hobetuko dugula.

Hurrengo argazkian, maketaren prozesuaren argazki bat uzten dituet.

Inplementazioa

Gure proiektua inplementatzeko, aurkibide bat egin dugu

Maketa:
Lehengo maketa bat sortu dugu, gero horren gainean guztia inplementatzeko.
(Hau, beste sarrera batean sakonago azalduko dugu)

Sistema maketan inplementatu:
Programatzen bukatu dugunean, egin dugun maketan inplementatuko dugu eta arazo berriak identifikatuko ditugu.

Kontuan hartu beharko ditugun gauzak:
Guztia maketan inplementatuta izan ostean, zenbait gauza kontuan hartu beharko ditugu, adibidez zenbat piezoelektriko ipini eta luzeera jauziaren marratik zenbat distantziara jarri. Azkenengo hau jakiteko, esperimentu bat egin beharko dugu, distantzia estandar bat finkatzeko

Plaken arteko komunikazioa

Orain, osagai guztiak nola funtzionatzen duten dakigula, programatzen eta montatzen hasi gara. lehenengo, bluetooth-a nola programatu behar den ikasteko, master  eta slave bluetooth-a aktibatzen ikasi dugu. Behin aktibatzen ikasi dugula, bi plaken arteko komunikazioa sortu behar izan dugu, eta gero bluetooh-aren bidez led bat piztea.

Hau egin ostean, led-a piezoelektrikoaren bidez ordezkatzea besterik ez zaigu falta eta programazioan piezoelektrikoa baldintzatu.

Hurrengo argazkian, bi plaken arteko komunikazioarekin led bat nola pizten dugun ikusten da.

jueves, 27 de abril de 2017

Piezoelektrikoa

Hau, piezoelektrikoa, behar dugun azkenengo osagaia da. Agian garrantzitsuena da, burrunbagailuari seinalea bidaliko duena delako.

Piezoelektrikoak, oso funtzionamendu erreza dauka. Gutxi gora behera, pultsadore baten moduan funtzionatzen du, baina botoi batekin funtzionatu beharrean, piezoelektrikoan presioa eginez funtzionatzen du.

Gure proiektuan, piezoelektrikoa izango da seinalea emango duena eta bluetooh bidez (beste sarrera batean azaldu duguna) beste plakara seinalea helduko da.

Miniplaka arduino

Miniplaka arduino, arduinoren beste osagai bat da. Hau ere gure proiektuan erabiliko dugu, eta horregatik honi buruzko informazioa bilatu dugu, zehazki nola funtzionatzen duen jakiteko.

Miniplakak ez dauka konplikazio handirik, arduino plaka batek bezala funtzionatzen bait du. Ezberdintasun bakarra, tamainua da. Miniplaka, arduino plaka normala baino askoz ere txikiagoa da. Miniplakak, normalean, espazio gutxi okupatu behar duten proiektuetarako erabiltzen da.

Gure proiektuan ere, ezin du espazio gehiegi okupatu eta orduan miniplaka erabiliko dugu. Oraingoz, arduino plaka normal batean programatzen ari gara. Programatzen amaitzen dugunean, eta inplementazio fasera heltzen garenean, miniplaka arduinora pasatuko dugu programazio guztia.

jueves, 6 de abril de 2017

Bluetooth

Oraingo honetan, bluetooth-ari buruz informazioa bilatu dugu. Bluetooth-a ere gure proiektuaren prototipoan erabiliko dugulako eta honi buruz informazioa behar dugulako, nola erabiltzen den eta ze abantail eta desabantail dituen ikasteko.

Hona hemen bluetooth-ari buruz aurkitu dugun informazioa:

Bluetooth-a, inalanbrikoki, leku batetik bestera informazioa pasatzeko erabiltzen den gailua da. Bluetooth-ak radiofrekuentzia batzuk igortzen ditu, eta horren bidez komunikatzen da. Proiektu mota hauetan, bluetooth modulo erabilenak, JY-MCU-ak dira, baina beste modulo asko ere existitzen dira.


Bestaldetik, bi bluetooth modelo existitzen dira: HC-05 eta HC-06. HC-05-ak, buru edo morroi bezala funtzionatzeko ahalmena dauka. Eta beste aldetik, HC-06-ak, morroi bezala funtionatzeko aukera du soilik.


Morroi eta buru izatearen desberdintasuna, morroiak seinalea hartu ahal duela eta buruak seinalea igorri ahal duela bakarrik.  

Horregatik, guk beharko genukeen bluetooth mota morroia da.




miércoles, 5 de abril de 2017

Burrunbagailua

Esan genuen bezala, arduino eta bere osagaiei buruz, informaziodun sarrera txikiak egingo ditugu. Hastelko, burrunbagailu eta burrunbagailu motei buruz informazioa bilatu dugu:

Burrunbagailua soinua igortzeko ahalmena duen gailu bat da.
Arduinorako, bi burrunbagailu mota existitzen dira:


Burrunbagailu pasiboa eta burrunbagailu aktiboa. Hainbat desberdintasun daude hauen bien artean, funtzionamenduari begiratuz batez ere.


Burrunbagailu pasiboek elektrizitatea behar dute soinu onda bat igortzeko. Burrunbagailu hauek barne elektronikarik ez daukatenez, guk elektriztatea eman behar diogu.


Bestaldetik, burrunbagailu aktiboek osziladore bat daukate barruan, horrenbestez, burrunbagailua elikatzea besterik ez da behar.


Burrunbagailu pasiboa askoz ere konplexuagoa izan arren, abantail bat dauka, soinuaren tonua aldatu ahal da igorritako seinalea aldatuz.


arduino-buzzer-altavoz-componente

miércoles, 29 de marzo de 2017

Piezoelektrirko eta buzzer Arduino

Gure proieltura bideratuta gaur sentsore piezoelektriko bat erabili dugu led eta buzeer bat aktibatzeko. Erabili dugun programazioa hau izan da:
const int ledPin = 13;
const int buzzerPin = 12;
const int ldrPin = A0;

void setup () {

  Serial.begin(9600);

  pinMode(ledPin, OUTPUT);
  pinMode(buzzerPin, OUTPUT);
  pinMode(ldrPin, INPUT);
}

void loop() {

  int ldrStatus = analogRead(ldrPin);  //read the state of the LDR value

  if (ldrStatus >= 400) {

    tone(buzzerPin, 5000);
    digitalWrite(ledPin, HIGH);
    delay(100);

    noTone(buzzerPin);
    digitalWrite(ledPin, LOW);
    delay(100);

viernes, 17 de marzo de 2017

Orain, prototipoaren materiala erabaki dugula, prototipoaren beste irudi bat egin dugu materialak agertzen direna.
Material hauei buruz informazio gehiago jakiteko, material bakoitzaren informazioa igotzen joango gara sarrera txikietan.

Bestaldetik, irudia egiterakoan, konturatu gara ez dakigula luzeera jauziaren marratik zenbat distantziara jarriko ditugun piezoelektrikoak, horretarako, beste esperimendu bat egingo dugu, hurrengo sarreretan zehar azalduko duguna.

Hau da gure prototipoaren irudi berria:



miércoles, 15 de marzo de 2017

Esperimentua

gure prototipoak diseinatzeko, esperimentu bat egin dugu Getxo Atletismoko bi neskekin, Nerea eta laurokin.  Esperimentua Getxon dagoen fadura atletismo pistan egin genuen.

Zeuen burua pixka bat kokatzeko esperimentu honetara bolondres bezala aurkeztu ziren kirolariak aurkeztuko ditugu:
















Esperimentu honetan geure burua itsu baten eta gorputz adarren bat falta zitzaion jendearen azalean jartzen genuen eta horrela arazoak detektatu genezakeen gure prototipoa aurrera ateratzeko eta aldagaiak kontuan hartzeko.

Esperimentua egin baino lehen bakoitzari 60m korrika egiteko eskatu genien, eta horrela bere ohiko denbora hartu genuen  esperimentuan egindako denborekin konparatzeko.

Bi esperimentu mota egin genituen:

Lehenengoa 60m begiak estalita egitea zen, laguntza gabe. Eta bigarrena besoa atzean lotuta korrika egitea. Denborari begiratuz hauek izan ziren emaitzak:












Ondoren bolondresek beraien sentsazioei buruz hitz egin ziguten, eta orokoarrean konfidantza faltarekin, desorekatuta eta beldurtuta sentitu ziren.

Emaitzetan oinarrituta, zenbait ondorio atera genituen, prototipoa irudikatzea ahalbidetu zigutenak.

Hemen uzten dizuegu bideoaren esteka.




Algoritmoa

Gure prototipoa egiteko arduino erabiliko dugu, baina arduino programatzen hasi baino lehen algoritmo bat egin dugu, hona hau da:





miércoles, 22 de febrero de 2017

Arduino erabiltzen hasi

Aste honetan zehar Arduino erabiltzen hasi gara gure proposamenaren prototipoa urrera ermateko Arduino erabiliko dugulako. Hasteko astlehenenean LED bonbila bat piztea lortu genuen eta gaur LED bonbila etengailuarekin piztea lortu dugu web orrialde honetan lortutako programazioarekin.

Astelehenean egindakoa (etengailurik gabe):


Asteazkenean egindakoa (etengailuarekin):





jueves, 19 de enero de 2017

2. Proposamena

Prototipo 2:

Bigarren prototipoa lehenengo prototipo antzekoa da, baina jauzien probetarako egokitua.  Jauzietako kalea sentsore piezoelektrikoa isango du eta zapaltzerakoan arleta noiz egin behar duen slato jakingo du.

Nola funtzionatzen du?


Jauzien kalea berdin jarraituko du baina aldatuko den gauza bakarraizango da saltokahasi berda den momentua sentsore piezoelektriko bat egongo da eta horrela zapaltzen duzunean atletari soinu bat bidaltzen dio eta orduan itsua noiz salto egin behar duen jakingo du.

Aldagaiak:

Prototipo honetan ez daude aldagai askorik, sentsore piezoelektrikoan jadanik dagoen plaka normalean egongo delako.

Behar den materiala:



  • Sentsore piezoelektrikoa.
  • Seinale igorlea.
  • Seinale jasotzailea.
  • Soinua egiten duen zerbait (kaskoak, bozgoragailuak...).


Guk erabiliko dugun materiala:


  • Arduinoren sentsore piezoelektrikoak.
  • Arduinoren zumbadore bat.
  •  Bluetooth igorle eta hartzaile bat.

   

miércoles, 18 de enero de 2017

1. Proposamena

Prototipo 1:

Gure lehenengo prototipoa atletismoko pista bateko kalea egokitzean oinarrituko da. Kalea hiru ataletan bananduko dugu eta alboko kaleak sentsore piezoelektrikoak izango dute zapaltzerakoan soinu ezberdinak egingo ditu eta horri esker korrikalari itsua zuzen korrika egingo du.

Nola funtzionatzen du?
 Atal "1" zapaltzerakoan soinu bat egingo du eta atal "2" zapaltzerakoan soinu ezberdin bat joko du. Atal zurian ez du soinurik egingo korrikalaria zuzen dagoelako korrika egiten.

Aldagaiak:
Prototipo honetan hainbat aldagai egon daitezke, hala nola:

  • Oinkadaren luzeera: proba ezberdinetan, pertsonen neurriak eta egoera fisikoak.


Behar den materiala:


  • Sentsore piezoelektrikoa.
  •  Seinale igorlea.
  • Seinale jasotzailea.
  • Soinua egiten duen zerbait (kaskoak, bozgoragailuak...).


Guk erabiliko dugun materiala:

  •  Arduinoren sentsore piezoelektrikoak.
  •  Arduinoren zumbadore bat.
  • Bluetooth igorle eta hartzaile bat.


jueves, 12 de enero de 2017

Urtatseri elkarrizketa

Gabonak baino lehen, Urtas, kirolaria den eta laktatoari buruzko ikerketa bat egiten dagoen mutil bat elkarrizketatu genuen. Elkarrizketa honen helburua, atletismoa eta teknologiaren arteko erlazioari buruz informazioa lortzea zen.

Lehenengo Urtatsi, zenbait galdera pertsonal egin genizkion, hala nola, zenbat urte zeramatzan kirola egiten, ze taldetan egon zen, zein ziren bere ikasketak... Ikerketa batean sartuta zegoela aipatu zigun. Bere ikerketa, laktatoa modu ekonomiko eta errazago batean neurtzeko beste modu bat aurkitzean datza, izan ere, kirolarientzat oso garrantzitsua da momentu bakoitzean gorputzean zenbat laktato dagoen jakitea, beraien errendimendua eta oso nekatuta badauden jakiteko.

Guk, gure ikerketaren berri eman genion. Ez gaitasunak daukaten pertsonei, teknologiaren laguntzaz, korrika egiteko lagungarria izan ahal zaien zerbait bilatzea. Gainera, ezgaitasun psikologikoak zituzten zenbait korrikalari elkarrizketatu genituela aipatu genion. Berak teknologiarekin konponbide baten bat ikusten ahal bazuen eta bere iritzia eskatu genion. Bere ustetan, proiektua ondo bideratuta zegoela esa zigun baina errezagoa ikusten zuela gorrentzat, itsuentsat edo gorputzeko atalen bat faltatzen zaien pertsontzat konponbide bat aurkitu beharrean. Ez gaitasun psikologikoen barruan hamaika gradu eta hamaika kasu desberdin topa ditzakegulako eta oso zaila izango liratekeelako guztiontzako gauza orokor bat sortzea.

Urtatsen iritzia eta gomendapena entzun ondoren gure ikerketaren norabidea pixka bat mugitu eta itsuetan zentratuko garela erabaki dugu oraingoz.

Urtatsekin argazkia.